harremanetarako   eu es fr

GIZARTE POLITIKARAKO DEPARTAMENDUAREN BALIABIDEAK ETA JARDUERA

Datu basean udalerriz udalerri banatuta eta zehaztuta eskaintzen du Gizarte Politikarako Departamentuak gaur egun dituen baliabide materialei buruzko eta Departamentu horrek burututako azkeneko ekitaldian egindako jarduerari buruzko informazioa. Kasu batean zein bestean, aukeratzen den edozein udalerriri dagokionez, eskaintzen diren datuak automatikoki konparatzen dira hura dagoen eskualdeari dagozkion datuekin, haren neurri bereko gainerako udalerriei dagozkienekin, eta Lurralde osoari dagozkionekin, bai balio absolututan, bai adierazletan.

Sail honetan jasota dauden Departamentu honen baliabide materialak bere egoitza zerbitzuei, eguneko zentroei eta mendekotasuna duten pertsonei zuzenduriko etxez-etxeko zerbitzuari buruzkoak dira; leku kopurutan ematen dira lehenengo biak eta estaldura kopurutan hirugarrena. Departamentu honek kudeatzen dituen lekuak baizik ez dira kontuan hartzen, Departamentu honek bere kabuz dituenak eta beste erakunde publiko batzuekin edo erakunde pribatuekin hitzartuta dituenak, alegia. Erabiltzaileei dagokienez, berriz, Departamentu honek kudeatzen dituen zerbitzuen erabiltzaileak bizilekutzat duten udalerriaren arabera sailkatzen dira, egoitzen erabiltzaileen kasuan izan ezik, non, egoitzan sartu aurretik bizi ziren udalerrian sartzen baitira.

Datu basea bederatzi taulak osatzen dute, hiru atal nagusitan antolatuta:

1. Aurreneko atalean, “Departamentuaren baliabideak” deiturikoan, bi taula jasotzen dira:

2 .Bigarren atalak, Departamentuaren baliabideen erabiltzaileei buruzko informazioa ematen du, lau taulatan:

3. Amaitzeko, hirugarren eta azken atalak, hiru taulaz osatzen denak, irispen handieneko hiru zerbitzuen analisia –egoitzena, eguneko zentroena eta etxez-etxeko laguntzarena– erraztea du helburu, hirurak ere estaldura neurritan.

Ikusi nahi duzun informazioa aukeratu:

© Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Behategia. Udalkako datuak eta adierazleak - Lege-informazioa -
Logo GNet