Udal adierazle sozioekonomikoen basean gaur egun EUSTATEK eta Estatistika Institutu Nazionalak eskaintzen dituzten datu estatistiko esanguratsuenen bilduma bat jasotzen da, era horretara udal batzuen eta besteen artean konparaketa esanguratsuak egin ahal izateko, bi ikuspegitatik begiratuta, gizarte ikuspegitik eta ekonomiaren ikuspegitik.
Sistema hau, Behategi hau osatzen duten beste bi baseak bezala, Gipuzkoako udalerri bakoitzaren egoerari buruz dagoen informazioa eskuratu ahal izateko moduan dago diseinatuta, eta, horrexegatik, aztertu nahi den udalerria aukeratu behar da lehendabizi. Behin aukera hori egin ondoren, eskuratzen den informazio guztia lau eremu desberdini dagokio sistematikoki -aztertu nahi den udalerria, haren eskualdea, haren neurri bertsuko biztanleria duten gainerako udalerri guztien multzoa eta Lurralde osoa-; era horretan interes handiko konparaketak egin daitezke; bi udalerri jakinen egoera alderatu nahi baldin bada, aski da lehenengo bati buruzko informazioa eta ondoren besteari buruzkoa eskatzea, sistemak udalerri guztiei buruzko kontsulta egiteko aukera ematen baitu.