harremanetarako   eu es fr

AURKEZPENA

Autonomia Erkidego honetako gizarte zerbitzuez aldioro egiten diren azterketa guztiak -Ongizateko Euskal Kontseiluaren Estatistika, Gastua eta Txostena-, egoeraren diagnosia egin eta ahuleziak zein diren aztertzerakoan, bat dagoz, ahulezia nagusien artean herritarrek egoitza duten udalarekin dituzten tratuetan gertatzen diren desberdintasunak aipatzeko.

Lan horietan ikusi diren desberdintasun nabarmenek -beste babes sistema normalizatuagoetan, hezkuntzarenean edo osasunarenean adibidez, adibiderik bistakoenak jartzeagatik besterik gabe, pentsatzekoak ere ez liratekeenak-, zerikusi handia dute aukeratu den antolamendu ereduarekin. Aipatu diren babes sistemen egitura piramidal, hierarkia mailaketa handikoetan ez bezala, gizarte zerbitzuak oso deszentralizaturik dituen -ikuspegi honetatik ez dago desberdintasunik ez hezkuntzari ez osasunari buruz- baina erabakimena duten gune asko -eta protagonismo handia eta askatasun operatibo handia dutenak gainera-, udalak alegia, dituen eredu bat aukeratu zuen bere garaian euskal gizarteak, eta ikuspegi honetatik, hain zuzen, sistema honek zer ikusirik ez du lehen aipatuekin.

Une honetan Behategi honek hiru informazio modulu ditu:

(Informazio gehiago)

© Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Behategia. Udalkako datuak eta adierazleak - Lege-informazioa -
Logo GNet